Arte Azokaren azken egunak

Guaixe 2016ko aza. 11a, 13:05

Artebidek bosgarrenez antolatu du Arte Azoka. Han biltzen dira Sakanako sortzaileen pintura, bideoak, eskultura, argazkiak eta beste. Ibarreko arte sormenaren lagin zabala ikusgai dago Altsasuko Iortia kultur gunean, baita artista gonbidatu batzuen lanak ere. Arte Bideko kideek pozik daude Arte Azokak duen harrerarekin: “jendeak gogoko du eta estimatzen du”.  Azokak izan duen bisita kopuruarekin ere gustura daude. Astegunetan 18:30etik 21:00etara eta igandean, berriz, 19:00etatik 21:00etara.