Gazteraiki topaketen aurkezpena

Guaixe 2016ko aza. 11a, 12:53

Gaur, 19:30ean, Iortia kultur gunean.

Aurretik, besteak beste, Arbizun, Etxarri Aranatzen, Bakaikun, Iturmendin eta Urdiainen aurkeztu ondoren, Gazteraiki topaketen aurkezpena hartuko du Altsasuk gaur. Aurkezpen horietan guztietan  Euskal Herriko gazte mugimenduan hainbat arlotan dabiltzan gazteek proposatutako proiektua aurkeztuko da, Gazteraiki. “Gazte mugimenduko endekapena aintzat hartuz, horri erantzun bat emate aldera gazte problematikak landuko dituen hainbat arloren lanketa da”.

Euskal Herri guztiko gazteak bilduko dira Gazteraiki topaketetan. Abenduaren 9an, 10ean eta 11n izanen da Barañainen. Haietan parte hartu nahi dutenek sarrerak eskuratu behar dituzte (25 euro) honako tokitan azaroaren 22an baino lehen: Irurtzunen Pikuxarren, Etxarri Aranatzen Xapateron eta Altsasun Lezean.

Informazio gehiago hemen.