Orkoienetik puntu bat ekarri du Altsasuk

Guaixe 2016ko aza. 15a, 12:30

Erregional maila. 8. jardunaldia: Salesianos 0 – Altsasu 0

Salesianos eta Altsasu taldeen arteko lehian Orkoiengoek hartu zuten baloiaren jabetza. Gol aukera argiak sortu zituzten, baina ez zuten asmatu. Bigarren zatian joera berdinak jarraitu zuen; Altsasuk ongi defendatu zuen eta gol aukerak ere izan zituen, baina ez zuen asmatu. Egoera okertzeko, altsasuarrei 93. minutuan gol bat baliogabetu zieten, eta polemika sortu zen. Eta husnako berdinketarekin eta puntu banaketarekin despeditu zen lehia.

San Jorge da erregional mailako liderra (18 puntu). Altsasu 8.a da (8 puntu). Asteburuan Altsasuk 15 punturekin hirugarrena den Pamplona hartuko du Dantzalekun.