Musika eta munstroak

Guaixe 2016ko aza. 18a, 14:11

Larunbatean, 23:00etan Altsasuko Gaztetxean.

Banane Metalik Frantziatik, edo infernutik, heldu den taldea da. Rock and rolla eta pun nahasketa egiten du boskoteak. Baina haien kontzertuak ez dira musika ikuskizunera mugatzen. Eszena-tokia dekoratu egiten dute eta musikariak zombi eta munstroen makillajearekin aritzen dira jotzen. Guztiak eromen kutsakorra sorrarazten omen du.