Ferietako argazki onenendako saria

Guaixe 2016ko aza. 18a, 14:12

Argazki rallyko sari banaketa larunbatean, 19:30ean, Altsasuko Iortia kultur gunean izanen da. Lanen erakusketa gaurtik hilaren 28ra arte ikusgai izanen da

Altsasuko Mendigoizaleak taldeak 31. aldiz antolatu du ferietako argazki rallya. Lehiaketara aurkeztutako lanen proiekzioa egin ondoren banatuko dituzte sariak bihar. Helduen eta haurren mailan hiruna sari banatuko dira. Eta horiekin batera beste bi: sailkatu gabeko bazkide onenarena eta feriak gaiko argazki onenarena. Rallyan 51 argazkilarik parte hartu zuten: 44 helduen mailan eta 7 haurren mailan. Altsasuko ferietako rallyak Herriz Herri txapelketako partaide da.