Argazkilari sarituak

Guaixe 2016ko aza. 22a, 11:13

Altsasuko Mendigoizaleak taldeak feriak argazkitan jasotzeko rallya antolatu du 31. aldiz. Herriz Herri txapelketarako baliagarria den sariketa ere bada. Aurten 51 parte-hartzaile izan dira lehiaketan eta antolakuntzatik jakinarazi dutenez, “maila igo” egin da. Larunbatean lehiakideen lanak pantaila handian ikusi zuen makina bat jendek. Ondoren sari banaketa egin zen. Iortia kultur gunetik pasatzen direnek lehiaketara aurkeztutako lanak ikusteko aukera izanen dute. Hilaren 29ra arte.

Ferietako liskarraren ondorengoak direla eta, Altsasuko bandera jarri dute, jendeak harekin selfiak egiteko.

Palmaresa
Saria argazkirik onenari: Sarai Vilariño (Altsasu)

Saria argazki bildumarik onenari: Igor Froilan (Azpeitia)
2. saria argazki bildumarik onenari: Jose Luis Rodriguez (Zalla)
3. saria argazki bildumarik onenari: Patxi Irazabal (Donostia)

Saria haur argazki bildumarik onenari: Iker Ruiz (Urretxu)
2.saria haur argazki bildumarik onenari: Alex Murciego (Urretxu)
3. saria haur argazki bildumarik onenari: Josune Imaz (Olatzagutia)

Saria argazkirik dibertigarrienari Altsasuko Dendari Elkarteak emandakoa: Oskar Gaskon