Sergio Martinez bigarrena Ikaztegietako Herri Krosean

Guaixe 2016ko aza. 22a, 09:03

Altsasuarra David Garcia txapeldunetik 16 segundora sartu zen

Sakandarrak 23. Ikaztegietako Herri Krosean (10 km)
1.David Garcia (Durango): 32:57
2.Sergio Martinez (Alts): 33:13
27.Fco. Javier Gomez (Alts): 36:50
34.Gorka Acebes (Olaz): 37:53
35.Andoni Azanza (Alts): 38:12
36.Iban Sobredo (Alts): 38:13
43.Juan Carlos Gomez (Alts): 38:58
53.Gorka Garcia de Eulate (Alts): 40:04

Larunbatean 23. Ikaztegietako Herri Krosa jokatu zen, 10 km-ko proba. 94 korrikalarik osatu zuten ibilbidea eta David Garcia (32:57) eta Lourdes Colomo (38:16) izan ziren txapeldunak. David Garcia txapeldunaren atzetik Sergi Martinez altsasuarra sartu zen helmugan, 16 segundora (33:13).

Salgado Karakaten
Larunbatean, Elgoibarren, 23. Karakateko Igoera jokatu zen (3,8 km). Iban Murua elgoibarrak irabazi zuen etxean eta errekorra apurtu zuen (26:52). Emakumezkoetan Maite Maiorak irabazi zuen eta errekor berria jarri zuen (31:36). Jose Antonio Salgado beterano altsasuarra 52. postuan sailkatu zen (40:04).