Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako egunarekin batera, Altsasuko mugimendu feminista, atzera ere, kalera aterako da. Indarkeria matxista, erantzun feminista! Leloa duen kontzentrazioan parte hartzera deitu dute. Indarkeria horren kontra daudela ozen aldarrikatuko dute. Gogoraraziko dute gizarte osoaren arazoa dela, bai emakumezkoena bai gizonezkoena.
Altsasuko mugimendu feministak gezurtatu du emakumeen kontrako erasoak “gizonen haserrealdiak direla edota holako justifikazio arrunt eta inolako zentzurik gabekoa” dutenik. Argi adierazi dute: “eraso sexisten erruduna, patriarkatua eta genero rolen eraketa dela kontziente gara, baina mugimendu feminista lanean jarraitzen du egunero, arazo honi aurre egiteko. Mugimendu feministaren helburua, arazo sozial honekin bukatzea da”.
Feministek azpimarratu dutenez, “oso garrantzitsua da eraso matxistak eraso fisikoak bakarrik ez direla kontuan hartzea. Eguneroko bizitan hainbat arlotan emakume izateagatik jasaten ditugu edonolako erasoak eta horien kontra borrokatu behar dugu”. Gaineratu dutenez, “guztion konbentzimenduarekin, helburu zehatzak jarri behar ditugu honi aurre egiteko eta emakumezkoek bizitza hobe bat izan dezagun”. Patriarkatuak “etengabe jartzen dituen oztopoak borrokatuko” dituztela gaztigatu dute, nahiz eta haiek “etengabe aldatzen egon, horregatik, erne eta beti aurre egiteko prest” egoteko oharra egin dute.