Altsasuk ezin izan zuen Amaiaren kontra

Guaixe 2016ko aza. 28a, 10:57

Erregional maila. 10. jardunaldia: Amaia 2 – Altsasu 0

Amaiaren kontrako partidan sendo hasi zen Altsasu eta hori ikusita, presionatzen saiatu zen Amaya. Horrela, gol aukera gehiago sortu zituzten Iruñakoek, eta hegaleko falta baten jaurtiketaren ondoren Pastorrek Amaiaren lehen gola sartu zuen. Bigarren zatian lasaiago aritu ziren Amaiakoak. Altsasuarrak atzetik hasita jokatzen zuten eta gorritxoak presionatzea, hori izan zen Amaiakoen taktika. Horrela, alderatutako baloia ongi errematatuta sartu zuen bigarren gola Amaiak eta punturik gabe etorri ziren etxera altsasuarrak.

San Jorge da erregional mailako liderra (24 puntu). Altsasu seigarrena da (11 puntu). Asteburuan sailkapenean zortzigarrena den Leitzako Aurrera hartuko du Altsasuk.