Muslariak gaztetxokoan

Guaixe 2016ko abenduaren 1a

Azaroko aurreneko bi ostiraletan mus txapelketa jokatu da Intxostiapunta gazte gunean. Finalean Julen Grados eta Jesus Palop izan ziren onenak. Eurek 100 euroko saria eta txapel bana eskuratu zituzten. Txapeldun-ordeak, Beñat Mendez eta Peru Galatza Iparragirre, 50 euro eskuratu zituzten.