Otaiko urbanizazioagatik 229.326 euro ordainduko ditu udalak

Guaixe 2016ko abe. 1a, 18:13

Otadiako urbanizazioa despeditzeko azken lanak.

Altsasuko Udalak Otadiko 3. sektoreko urbanizazioa egin zuten eraikuntza enpresen artean  229.326 euro banatuko ditu. Inguru horretan lursaila zutenen artean banatuko da dirua, lurjabetzaren portzentajearen arabera. Horrela Nafarroako Justizia Auzitegi Gorenaren epaia betetzen du udalak. 2005ean inguru hura urbanizatu zenean Otadia Alde Zaharrarekin lotzeko biderik ez zen aurreikusten, ezta trenbide ondoan harri lubeta egitea ere. Azken hori Adifek eskatu zuen. Horrek urbanizazio lanen aurrekontua 900.000 euro igotzea ekarri zuen eta enpresek auzitegira jo zuten. Udalak diru kopuru hori gordea zuen, badaezpada, epaia ordaintzeko.   

Irabazi asmorik ez duten herriko elkarteek eta taldeek udalen egoitzen erabileragatik tasarik ez dute ordaindu beharko etorkizunean. Hala erabaki zuen atzo udalak. Hori egin ahal izateko halako ekitaldiak antolatzen dituzten elkarteen zentsua osatuko du udalak.