Altsasuko Udalak eta Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak elkarrekin antolatu zuten joan den urtean Euskararen Eguna Altsasun. Aurten Nafarroako Gobernua Euskarabidearen bidez batu zaie antolakuntzan. Altsasun antolatutakoari dagokionez, 11:00etan hasiko da egitaraua. Euskaraz jolastu haur jolasen ikuskizuna eskainiko du Dindaia fundazioak kultur guneko zabalgunean. 13:00etara arte hainbat gauza izanen dira txikienendako: gidari baten esanetara kantatu eta jolastu, talo tailerra, jolas txokoa, paratxuta, zabor koloretsua edota txikien txokoa.
Toki berean,12:30ean , erakundeen-ekitaldia izanen da, baita irakurketa publikoa ere. Eguraldiak lagunduko ez balu Burunda frontoiak emanen lieke aterpe bi ekitaldi horiei. Egitaraua euskarazko zinema zikloko bi emanaldierekin despedituko da: larunbatean, 20:00etan, Jon Maiaren Gutik zura dokumentala. Eta, domekan, 17:00etan, haurrendako Zikoinak filma.
Nafarroako Gobernuak, ofizialki, estreinakoz aurten ospatuko du Euskararen Eguna. Iruñean, Tuteran eta Altsasun jarduerak antolatzeaz aparte, euskararen irudia eta ospe soziala hobetzeko gobernuak komunikazio kanpaina abiatu du. Foru gobernuaren nahietako bat da euskararen irudi erakargarria sustatzea eta euskararen eta Nafarroako balio positiboen eta etorkizunari begirakoen arteko lotura sendotzea, eta kanpaina hau borondate horren barnean