Euskararen marka eskuz esku

Guaixe 2016ko abe. 2a, 08:38

Zelandi eskola publikoko guraso elkarteak Euskararen eguna ospatzeko ekimena prestatu du gaurko. Ikasle guztiek orri-markatzaile berezi batzuk sortuko dituzte. Haietan euskararekiko esaldi baikor bat idatzi beharko dute ikasleek orri-markatzaileetan, hizkuntzak sortzen diena adierazten duena. Esaldi hori nahi duten hizkuntzan idazteko aukera izanen dute, euskaraz edo beste edozeinetan. Irakasleen laguntzaz beste hizkuntzetan idatzitako esaldia euskaratu eta orri-markatzailean idatziko dute. Hori eginda, gaur bertan, ikasleek euren artean trukatuko dituzte orri-markatzaileak. Haiei ematen dieten erabilera guztiz librea izanen da.

Ikastetxe guztia inplikatzen duen ekimen xume horrekin guraso elkarteak hainbat helburu lortu nahi ditu. Alde batetik, ikasleriaren komunikazio-tresna denez, euskararekiko sentimendu baikorra bulkatzea. Bestetik, euskarara eta ikastetxean dagoen hizkuntza aniztasunera hurbilpena izan nahi du ekimenak. Aldi berean, mezu baikorrez beteriko trukaketaren bidez, ikasleen arteko komunikazio eta elkarbizitza baikorra bulkatu nahi da. Zelandiko hezkuntza komunitate guztiak bat egin du ekimena garatzeko, horretan Sakanako Mankomunitateko Immigrazio Zerbitzuaren laguntza izan dute. Ekimena pozik hartu dute eskolan