Leitzarren kontra sufritutako garaipena lortu zuen Altsasuk

Guaixe 2016ko abe. 12a, 09:17

Erregional maila. 11. jardunaldia Altsasu 2 – Aurrera 1

Altsasuk denboraldiko hirugarren garaipena lortu zuen Dantzalekun Leitzako Aurreraren kontra jokatutako partidan. Altsasu dominatzen saiatu zen baina, egia esan, kosta egin zitzaion. Partida hasi eta ordu erdira Iokinek Altsasu aurreratu zuen. Bigarren zatian partidak bere horretan jarraitu zuen, baina Aurrerakoek berdintzea lortu zuten. Altsasu garaipena lortzen saiatu zen behin eta berriz, eta, azkenean, Imanolek garaipenaren gola sartu zuen 86. minutuan.

San Jorge da erregional mailako lehen multzoko liderra (24 puntu). Altsasu seigarrena da (14 puntu). Asteburuan San Jorge liderrarekin puntutara berdinduta dagoen Ardoi bigarrenaren kontra ariko da Altsasu, Zizurren.