David Garcia eta Izaskun Beunza txapeldunak Altsasun

Guaixe 2016ko abe. 12a, 13:18

Zubeztia elkarteak antolatutako 36. Oinezko lasterketa edo 33. Alberto Barricarte memoriala irabazi zuten. 253 korrikalarik parte hartu zuten, 36 sakandarrek

Primerako eguraldiarekin jokatu zen, Ama Birjiñaren egunean, Altsasuko Zubeztia elkarteak antolatutako 36. Oinezko Lasterketa edo 33. Alberto Barricarte Memoriala. San Silbestrea baino lehen jokatzen den proba herrikoi honek jarraitzaile asko ditu eta 253 korrikalarik hartu zuten parte 12,2 km-ko proba honetan, 36 sakandar tartean. Euskal Herriko txoko ezberdinetatik etorri ziren gainontzekoak.

Korrikalariek Zubeztia elkartearen paretik ekin zioten probari eta Zubeztiakoek prestatutako zirkuituari lau itzuli eman zizkioten, 12,2 km osatzeko. Ibilbidean barna proba jarraitzera bildu zirenen animo eta txalo artean, gustura aritu ziren korrika. Hasieratik taldetxo batek hartu zuen aurrea, David Garcia, Alberto Diaz, Juanjo Igarzabaleta Beñat Arnaizek osatutakoa. Igarzabalek ezarri zuen erritmoa. Laugarren bueltari ekiterakoan, David Garcia durangarrak abiadura azkartu zuen eta tartea atera zuen, helmugara bakarrik helduta. 20 segundo atera zizkion Alberto Diaz gasteiztarrari eta 22 segundo Juanjo Igarzabal zumarragatarrari. “Azken itzulian erritmoa bizkortzea erabaki dut, gainontzekoak nola zeuden ikusteko, ongi sentitu naiz eta garaipena ospatu ahal izan dut” adierazi zuen 32 urteko irabazleak, Euskadiko kros txapelduna denak.

Bestalde, emakumezkoetan Izaskun Beunza olaztiarrak aurreko urteko garaipena berritu zuen (47:53). Olaztiarrak minutu bat eta 8 segundo atera zizkion Miriam Gazpio iruindarrari (49:01). Ginesa Lopez altsasuarra izan zen hirugarrena (50:50). Izaskunek aipatu zuen lasterketa Mikel Lakuntzarekin batera osatu zuela, eta emandako laguntza eskertu zion “Kosta egiten zait iristea” aitortu zuen. Garaipena Goizederri, berriki zendutako bere lehengusinari eskaini zion. “Ilusioa egin dit irabaztea, Goizederri eskaini nahi niolako garaipena” aipatu zuen.

Altsasuko proba Sakanako Atletismo Koparako baliagarria zen.

Sakandarrak 36. Oinezko Lasterketa -33. Alberto Barricarte Memorialean (12,2 km)
Gizonak
1.David Garcia (Durango): 39:20
7.Sergio Garcia de Eulate (Alts): 40:53
19.Javier Borrega (Alts): 42:25
25.Raul Audikana (Olaz): 42:58
28.Aritz Pellejero (Lak): 43:44
33.Fco. Javier Gomez (Alts): 43:52
35.Juan Luis Maiza (Etx): 43:53
58.Andoni Azanza (Alts): 45:37
59.Iban Sobredo (Alts): 45:37
63.Jorge Iradi (Alts): 45:49
68.Fran Araña (Arb): 46:34
73.Gorka Garcia de Eulate (Alts): 47:03
74.Alberto del Rio (Alts): 47:09
75.Iñaki Alvaro (Alts): 47:12
78.Mikel Lakunza (Alts): 47:39
81.Martin Somocurcio (Alts): 47:48
82.Fernando Ganuza (Olaz): 47:52
85.Jose Ramon Ramirez (Alts): 47:53
87.Xabier Aierdi (Alts): 47:58
88.Iker Flores (Alts): 48:03
91.Alfredo Larraburu (Irur): 49:01
104.Juan Carlos Villalobos (Alts): 49:53
107.Asier Palacios (Alts): 50:05
112.Santi Agirre (Iturm): 50:23
119.Xabier Martinez (Alts): 50:40
123.Mikel Goikoetxea (Alts): 50:50
127.Peio Bergara (Alts): 51:02
128.Jose Antonio Salgado (Alts): 51:02
136.Nicolaei Agauriloae (Alts): 51:56
140.Alberto Salgado (Alts): 52:08
142.Esteban Tejedor (Alts): 52:18
145.Asier Leiza (Arb): 52:31
148.Jesus Bengoetxea (Alts): 52:56
154.Eñaut Agirrebengoa (Alts): 53:36
155.Jorge Cambero (Alts): 53:45
168.Ruben Cantero (Alts): 55:35
173.Unai Urrestarazu (Etx): 56:08
180.Alberto Agirre (Alts): 56:52
189.Florin Spatarelu (Alts): 58:30
196.Joxeja Maiza (Etx): 1:00:02
199.Aingeru Azazeta (Alts): 1:00:36
202.Pedro Mari Nuncio (Alts): 1:01:42
203.Jesus Sayas (Alts): 1:01:42
209.Alberto Barricarte (Alts): 1:02:32
214.Joxe Mari Mercero (Unanu): 1:02:59
222.Jose Manuel Cabeza (Alts): 1:03:28
228.Ruben Nevado (Alts): 1:06:07
229.Xabier Ramirez de Alda (Alts): 1:06:09

Emakumeak:
84.Izaskun Beunza (Olaz): 47:53
122.Ginesa Lopez (Alts): 50:50
164.Erkuden San Martin (Etx): 55:10
194.Maite Zabaleta (Etx): 1:00:02
198.Jone Pelaez (Alts): 1:00:36