Iñigo Aritzak baditu txapeldunak

Guaixe 2016ko abe. 13a, 10:27

Igandean Iñigo Aritza ikastolako Pilota Txapelketako finalak jokatu ziren Altsasuko Burunda pilotalekuan

Euskal kirolak, tartean pilota, sustatzea da Iñigo Aritza ikastolaren helburuetako bat. Horretarako Ricardo Lopez de Sabandok pilota eskolak ematen dizkie ikastolako txikiei eta, horrekin batera, urtero, Iñigo Aritza Pilota Txapelketa antolatzen du ikastolak, Lehen Hezkuntzako 3. Mailatik hasita Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzara arte.

Txapelketa lastailaren bukaeran hasi zen eta, astebururo, ikastolako frontoiak makina bat partida hartu ditu. Txapelketaren azken txanpan, finalaurrekoak jokatu ziren eta igandean, berriz, final handiak, Altsasuko Burunda pilotalekuan. Ikastolako neska-mutikoek izugarri gozatu zuten eta partida politak eskaini zituzten. Hurrengo urtean, gehiago.

Iñigo Aritza Pilota Txapelketako finalak
LH3: Asier Zubiria 18 – Mikel Arrizabalaga 4
LH4: Aimar Igoa 18 – Enaitz Gonzalez 6
LH5: Oier Mitxelena 18 – Patxi Azpeitia 8
LH6: Joseba Ortigosa 16 – Iker Agudelo 18
DBH1: Araitz San Roman 16 – Lander Peral 18
DBH2: Angel Vergara 18 – Unai Irigoien 0 (lesionatuta)