Sarduiren liburua hizketagai

Guaixe 2016ko abenduaren 13a

Idazlearen eta irakurleen artean liburua aletu dute.

Alex Sardui bere aurreneko eleberria Esan eta egin (2013, Baga Biga) besapean duela etorri da Altsasura. Iortia kultur gunean AEK-ko ikasleak eta Mintzakide programako kideak zituen zain. Haiek liburua irakurri ondoren sortu zaizkien zalantzen inguruan galdetu, iritziak trukatu eta pasarteen inguruko jakin-mina asetzeko aukera izan dute. Sarduirekin literatura hizketaldia Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak eta AEK-ko Itsasi euskaltegiak eta Sakanako Mintzakidek antolatu dute.