Gimnasten Gabonetako ikuskizuna etzi

Guaixe 2016ko abe. 16a, 11:14

Igandean, 11:30ean, Altsasuko Burunda pilotalekuan

Iskiza Kirol Elkartearekin gimnasia erritmikoan trebatzen dira Sakanako makina bat gazte. Ikasturtean barna ikasitakoa erakusteko aukera bikaina da urtero Gabonen aurretik antolatzen duten Gabonetako ikuskizuna. Igandean izango da, goizean, Burunda pilotalekuan.

Euren maillot polittenak jantzita, ikasturtean barna prestatutako koreografia ederrak antzeztuko dituzte gimnastek. Pilotak, mazoak, zintak, uztaiak eta beste erabilita, edo haiek gabe, sekulako ikuskizuna eskainiko dute, seguru.