Plazak hartuko du kontzertua

Guaixe 2016ko abe. 16a, 13:31

Gaur, 23:00etan, Altsasuko Foru plazan.

El Txino Kudeiro talde altsasuarra izanen da gaurko gaueko giroa oholtzatik berotzen hasiko dena. Jesus Palop (gitarra), Ekain Alegre (gitarra), Unai Villalobos (baxua), Euken Perez (bateria) eta Yakob Samanes (pianoa) dira taldeko kideak. Euren kantuekin batera punk-rock-eko kantuen bertsioak ere badituzte errepertorioan. Tafallatik heldu da gaueko bigarren taldea, Zartako-k. Zortzikotea da eta street-ska doinuak lantzen ditu. Lastailean argitaratutako Alienados diskoa aurkeztera heldu dira Altsasura.