Jolas eta jostailuen trukea egiteko garaia

Guaixe 2016ko abe. 16a, 11:49

Gaur, 17:00etatik 20:00etara, Gure Etxea eraikinean.

Zelandi eskolako, Sagrado Corazon ikastetxeko eta Iñigo Aritza eta Txioka ikastoletako ikasleek astean zehar euren ikastetxeetara jostailu eta jolasak eraman dituzte. Guztiek ere bi baldintza bete behar zituzten: euren jabeek ez erabiltzeagatik baztertuta egotea eta egoera onean egotea. Emandakoen truke txartela eskuratu dute txikiek. Gaur hura ikusgai izanen diren jostailu guztien artean aukeratutakoarekin ordezkatzeko aukera izanen dute. Ikastetxeekin batera Burunda mendebaldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea egon da antolaketan.