Zizurrek 5 eta 0 hartu zuen menpean Altsasu

Guaixe 2016ko abe. 19a, 11:52

Erregional maila. 12. Jardunaldia: Ardoi 5 – Altsasu 0

Zizurren, Ardoik dominatu zuen hasieratik. Gol aukera sorta ederra sortu zuen Ardoik; bitartean Altsasu defendatzera mugatu zen. Ardoik lehenengo gola sartu ondoren Altsasu saiatu zen, baina bigarren zatian iritsi zen Zizurkoen gol festa, 4 gol gehiago sartu baitzituzten. Horrela, punturik gabe itzuli ziren altsasuarrak.

San Jorge da erregional mailako liderra (27 puntu). Altsasu seigarrena da (14 puntu). Hurrengo jardunaldia ilbeltzaren 8an jokatuko da eta Altsasuk sailkapenean hirugarrena den Lagunak taldea hartuko du Dantzalekun.