Ostiralera arte autobus geltokia Aita Barandiaran ondoan

Guaixe 2016ko abe. 20a, 14:31

Jendea autobusetik jaisten eta igotzen, Aita Barandiaran egoitzaren ondoan.

Altsasuko Udala Zelai kalean konponketa lanak egiten ari da aste honetan. Horregatik, gaurtik ostirala bitartean autobusak ezin izanen dute Zelai kalean barna ibili. Bestelako ibilgailuendako kaleak bideratu dira. Autobusak Zelai kalea erabili ezin dutenez, ezin dira autobus geltokira joan. Beraz, lanak egin bitartean, ostiralera arte, autobus guztiak Aita Barandiaran adinduen egoitzaren parean geldituko dira.