Iskizako Gabonetako erakustaldia, bikaina

Guaixe 2016ko abe. 21a, 11:52

Iskiza Sakana Kirol Taldeko gimnastek ikasturtean barna ikasitakoaren erakustaldia egin zuten, igandean, Burunda pilotalekuan. Benjaminak, haurrak, gazteak… taldeka eta bakarka, koreografia ikusgarriak eskaini zituzten, mazoak, pilotak, uztaiak, zintak eta beste lagun. Ekitaldian ez zuten inorekin ahaztu nahi izan eta Altsasuko atxilotu eta auzipetuak izan zituzten gogoan.