Arrosadiako jaialdi solidarioan parte hartu zuen Bargagainek

Guaixe 2016ko abenduaren 22a

Jasotakoa Nafarroako Elikagai Bankura bideratu zuen Nafarroako Taekwondo Federazioak

Larunbatean Nafarroako Taekwondo Federazioak jaialdi solidarioa antolatu zuen Arrosadian. Nafarroako zenbait taekwondo klubek hartu zuten parte, Altsasuko Bargagainek tartean. Zehazki, 5 eta 13 urte arteko kirolariek hartu zuten parte erakustaldian. Jasotakoa Nafarroako Elikagai Bankura bideratu zuten. Bestalde, berriki Espainiako Txapelketan parte hartu zuten Bargagain taldekoek.