Hurrengo solstiziora arte

Guaixe 2016ko abe. 22a, 19:55

Egubera taldeak antolatuta neguko solstizioa ospatu zen larunbatean. Iluntzearekin batera Usolarrainen hainbat altsasuar elkartu ziren Eguberaren ikuskizuna ikusteko. Haien aurretik Altsasuko eta Euskal Herriko mitologiako eta iruditeriako makina bat pertsonaia pasa ziren. Sua ardatz zela, berriari toki egiteko zaharra erre eta farekin izpiritu txarrak uxatu nahi izan zuten.