I. Gabonetako Futbol Torneoa antolatu du SDA-k

Guaixe 2016ko abe. 23a, 09:00

Altsasu talde erregionalak Julen Goikoetxea atezaina berreskuratu du.

Kimuetatik hasita erregional mailaraino, abenduaren 23an eta 24an jokatuko da, ostiralarekin, goizeko 10:00etan hasita, Dantzalekun

Sociedad Deportiva Alsasuak (SDA) I. Gabonetako Futbol Torneoa antolatu du Altsasun. Horretarako Altsasuko Udalaren eta hainbat babesleren laguntza izan du. Bertan, kimuen mailakoak, haurren mailakoak, kadeteak, jubenilak eta erregional mailakoak ariko dira. Partidak Dantzaleku futbol zelaian jokatuko dira. Kimuen mailan Futbol 8an ariko dira, hau da, 8 jokalariz osatutako taldeetan, eta hortik aurrera Futbol 11n.  

Taldeak
Kimuen mailan  4 talde lehiatuko dira: Altsasu Tipi-Tapa, Altsasu-Kaixo, Sutegi eta Lagun Artea. Haurren mailan beste 4 talde ariko dira: Altsasu 2. haurren maila, Altsasu 1. haurren maila, Lagun Artea eta Etxarri Aranatz. Kadeteetan 3 taldek eman dute izena: Lagun Artea, Etxarri Aranatz eta Altsasu. Jubeniletan, berriz, bi talde lehiatuko dira: Altsasu eta Etxarri Aranatz. Azkenik, erregional mailako torneoan Etxarri Aranatz, Lagun Artea eta Altsasu lehiatuko dira.

Abenduaren 23an, ostiralarekin, goizeko 10:00etatik aurrera jokatuko da torneoa. Kimuak hasiko dira lehian. 15 minutuko 2 zatitan jokatuko dira partidak. 10:45ean finalak egongo dira jokoan. Haurren mailan, 11:30ean abiatuko da lehia. 18 minutuko 2 zatitan jokatuko dira partidak. Finala 13:45ean hasiko da. Kadeteen torneoa, aldiz, 16:00etan abiatuko da –20 minutuko 2 zati jokatuko dituzte–, eta gazte mailakoa, aldiz, 18:30ean. Eta abenduaren 24an, larunbatarekin, 10:45ean emango zaio hasiera erregional mailako torneoari. 25 minutuko 2 zati jokatuko dituzte.
Torneoko sari ematea larunbatean, 13:30ean izango da, Dantzalekun.