Bizikletan ere 2016ari agurra

Guaixe 2016ko abe. 30a, 08:48

Sociedad Deportiva Alsasuak antolatuta, 2016ko San Silbestrea 34. Urbasa Igoera izanen da abenduaren 31n. Aurten eguerdira aurreratu dute hitzordua, 12:00etan

Sociedad Deportiva Alsasuak Altsasuko Udalaren laguntzarekin eta hainbat komertzioren babesarekin antolatutako San Silbestre bizikleta martxak 34. edizioa hartuko du aurten. Orain arte proba arratsaldeko 15:30ean hasten zen, baina aurten 12:00etara aurreratu dute.

Hortaz, 12:00etan abiatuko dira zikloturistak. Gehienen asmoa ongi pasatzea da, baina badago lehiatzera doanik ere. Altsasutik abiatuta, Urbasara igotzea da erronka. Igo ondoren salda beroa hartzeko aukera izango da, gorputza berotzeko. Proba despeditu eta gero, txirrindulariek Sociedad Deportivako tabernan kamiseta bat jasoko dute, dortsala bueltatzerakoan. Bertan eginen da sari banaketa. Aurreko urtean 82 txirrindulari aritu ziren eta Sergio Garcia izan zen azkarrena.

Izena ematea
Proba hasi baino 45 minutu lehenago Sociedad Deportiva Alsasuan.