Sexu indarkeriagatik atxilotuta

Guaixe 2016ko abe. 29a, 13:20
Altsasuko Foruzainen polizia etxea.

Iruñeko Emakumeenganako indarkeriaren kontrako auzitegiak 40 urteko altsasuar bat bilatzeko, atxilotzeko eta epaitegira eramateko agindua eman zuen. Izan ere, epaitegiak emakume sakandar batengana hurbiltzeko eta harrekin harremanetan jartzeko debekua jarri zion. Foru poliziak jakinarazi duenez, larunbatean atxilotu zuten eta epailearen aurretik pasa ondoren aske gelditu zen. Foruzaingoak jakinarazi duenez, gizona dozena bat aldiz atxilotu dute, gehienetan tratu txarrengatik.