Kamioi istripua Altsasun

Guaixe 2017ko urt. 2a, 14:24

A1 autobidean sartu behar zen kamiolari batek istripua izan du Altsasu parean.

Altsasuko industrialde batetik A-1 autobiara ateratzen ari zen kamioi bat irauli egin da gaur eguerdian. Gidaria, Castro Urdialesko 45 urteko gizona, arin zauritu da. Kamioia zutitu bitartean Foruzainak Gasteizko noranzko trafikoa bideratu du. Suhiltzaileak ere joan dira. Kamioiak 25 tonako metalezko egitura zeraman.