CBASK-ek bere taldeen aurkezpena egin du

Guaixe 2017ko urt. 4a, 11:37

Ostiralean egin zuten aurkezpena, Zelandin, Juanjo Marin Saskibaloi Memorialarekin batera

Ostiralean Altsasuko Saskibaloi Taldeak, CBASK-ek, Juanjo Marin Saskibaloi Memoriala antolatu zuen. Altsasu Saskibaloi Taldeko jokalari izandako Marinen senitartekoei eskertza egitearekin batera, triangularra jokatu zuten CBASK-ek, Araiako Alipendik eta Nafarroako selekzioak.

Ekitaldia 2016-2017 denboraldirako CBASK-ek dituen taldeak aurkezteko probestu zuten. Aurten 105 lizentzia ditu CBASKek. Eskolen barruan benjamin taldea, bi aurremini talde –emakumezkoena eta gizonezkoena–, emakumezkoen mini taldea, gizonezkoen haurren aurreko taldea, emakumezkoen haurren taldea eta gizonezkoen eta emakumezkoen kadete taldeak ditu. Horretaz gain, junior mailako emakumezkoen taldea eta gizonezkoen senior taldea daude. CBASKeko koordinatzaile Enrique Vilasek adierazi duenez taldearen helburua behetik hasita saskibaloi jokalariak trebatzea da.