Ohi denez, errege egunarekin batera, Altsasuko udaletxeak aurten 18 urte beteko dituzten gazteak hartzen ditu. 1999an jaiotako 66 neska-mutil dira aurtengo kinta osatzen dutenak. Ohi bezala, alkateak, Javier Ollo Martinezek, kartak banatuz aukeratu ziren kintadako arduradunak. Nesken artean, lehenik, eta guztiei bitan banatu ondoren atera zen aurreneko erregea, Eider Arakama Madinak erakutsi zuena. Bigarrena, Igone Augusto Fernandezen eskuetan agertu zen. Mutilen artean karta ugari banatu behar izan zituzten erregeak aukeratzeko: Iñigo Plaza Reyes eta Manex Goikoetxea Presa.
Laurak buru dituztela, guztien artean antolatuko dituzte Santa Ageda ospakizunak. Aurten otsailaren 5a igandea denez, bost egunetako ospakizunek ez dute larunbatik hartzen. Hain zuzen ere, larunbatetan herriko gainontzeko kintadak festara batzen dira. Hori horrela izateko festa egutegia zehaztu eta jaiegunen bat tartekatzea aztertuko dute kintoek. Bitartean, guztiek dantzatu beharreko zortzikoa, baita jota eta porrusalda ere, gaur hasiko dira ikasten. Astegunetan, 21:00etatik 22:00etara, Burunda pilotalekuan Andoni Beramendi eta Txetxu Claver dantza irakasleen esanetara ariko dira.
1999ko 66ak
Manex Goikoetxea Presa eta Igone Augusto Fernandez errege-erreginak, Eider Arakama Madina eta Iñigo Plaza Reyes arduradun ordeak eta beste 65 gaztek osatzen dute kintada: Patxi Lopez de Goikoetxea Mazkiaran, Gorka Ansa Claver, Iñaki Bengoetxea Urdaniz, Eneritz Aldaz Gomez, Aitor Bengoetxea Larunbe, Irene Ruiz de Eguino Cerezo, Iban Arevalo Alonso, Naiara Urkijo Zarrantza, Maite Martinez Marquez, Irantzu Berasategi Mendinueta, Idoia Granizo Uribarrena, Sergio Nuñez Hernandez, Xabier Claver Ruiz de Egino, Ane Plissonneau Arakama, Iñaki Rubio Mendoza, Ane Insausti Gomez, Izaskun Rojo Ubeda, Ines Moreno Sanchez, Miriam Gonzalvez Palop, Nora Paredes Lasheras, Eva Zulaika Perez, Andrea Mendoza Caro, Maitane Zabalza Lopez de Goikoetxea, Naroa Lizarraga Goikoetxea, Irantzu Arrieta Lobo, Ainhoa Llamas Fernandez, Jone Arnedo Solis, Aintzira Goikoetxea Aldasoro, Azucena Martin Alves, Ayeisa Moran Garcia, Naroa Cancho Rodriguez, Marta Ezeolaza Etxeberria, Imanol Puerta Arrondo, Jon Paredes Lanchas, Xabier Claver Zabala, Julen Domingo Branchadell, Branian Alejandro Ruiz Londoño, Eloy Gabirondo Camuel, Asier Jorge Aristorena, Yaiza Salgado Gomez, Irune Grados Iriarte, Usua Bergara Fresneda, June Otxoa de Eribe Oiarbide, Imanol San Miguel Jimenez, Amaia Karasatorre Claver, Iñaki Lopez Sanchez, Aitor Cantero Crespo, Jonan Zelaia Jimeno, Oihan Vinagre Diego, Unai Alaba Gracia, Unai Urrestarazu Cerdan, Hodei Zia Lopez, Ekai Urkijo Nuñez, Jon Insausti Gomez, Joseba Fernandez Vilariño, Aitor Calleiras San Roman, Ander Hormeño Ziordia, Hasier Galarza Pozueta, Esti Fernandez Artigas, Andres Moro Uharte, Aitziber Grados Muñoa eta Mikel Martinez Solis.