Oyarbide Madrilgo 10 jatetxe onenen artean

Guaixe 2017ko urt. 11a, 15:18

Carlos Oiarbide jatetxean.

Anatomia del gusto blogeko zuzendari Jesus Andreu gaur egungo Madrilgo hamar jatetxe onenen sailkapena argitaratu du. Haien artean Carlos Oiarbideren Oyarbide jatetxea dago. Blogariak azaltzen duenez, “lokalaren iluntasunak Carlos Oiarbideren sukaldaritzaren argitasunarekin kontrastea egiten du. Oiarbide txef nafarren kasta garrantzitsu eta historikoan nabarmendu egiten da. Madrilgo lokal berrian sukaldaritza lasai eta elegantea, diskretuki berritua, praktikatzen eta gauzatzen du”.

Oiarbidetarrak
Altsasun erroak dituen sukaldari dinastia bateko kide da Carlos. XX. mende erdialdetik familia horretako asko sona handiko sukaldariak izan dira; esaterako, Zalacain jatetxea ezinbesteko erreferentzia bihurtu zen Madrilen. Carlosen aiton-amonak, Josek eta Rosak, familia-negozioa abiarazi zuten. Familia guztiari sukaldaritzarekiko maitasuna eta errespetua barneratu zioten. Carlosen guraso Francisco Oiarbidek eta Julia Amillano Urdiainek Altsasun Oiarbide etxea zabaldu zuten eta han ikasiko zuen Carlosek, tradizioan oinarrituta abangoardiako sukaldaritzara garatuz.