Altsasuko hizkera sustatzeko bideo-lehiaketa antolatu zuen udalak, Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuaren laguntzaz. Sormen lanak Altsasuko hizkeran eginak edo Altsasuko hizkerako hitzak eta esamoldeak erabiliz egin behar ziren. Aurkeztutako lanak ikusi ondoren Katrin Gineak, Enara Intsaustik eta Arantza Floresek osatutako epai-mahaiak bi sari ematea erabaki dute.
Aurrenekoa, Altsasu institutuko DBH4ko IKT ikasgaiko ikasleek egindako Aitorpena bideoarendako izan da. Horregatik, 300 euroko balea eskuratu dute, Altsasuko Dendarien Elkarteko denda batean gastatzeko. Bigarren saria Iñigo Aritza ikastolako DBH3ko ikasleek egindako Hizkeriek batzen geau bideoarendako izan da. 4 lagunendako afaria Altsasuko jatetxe batean (100 euroko gastua guztira) da eskuratu duten saria.
Saritutako bideoen egileak
Lehen sarikoak: Iker Álvaro, Iñaki Azazeta, Mohamed Ballouk, Nagore Cid, Kima Gallego, Maitane Gorrotxategi, Manex Grado, Hodei Hiraldo, Ander Jaca, Andoni Ocaña, Aingeru Senar, Leire Betelu, Xabier Gasco, Irati Guinea, Javier Morrás, Borja Ganboa, Amaia Vicente, Unai Lopez de Goikoetxea, Mikel Murillo eta Leire Sagarzazu.
Bigarren sarikoak: Izaro Agirre, Joritz Agirretxe, Nuria Alberdi, Jone Apaolaza, Patxi Arakama, Aintzane Bengoetxea, Oier Berastegi, Aiala Casas, Iraia Claver, Alain Dávila, Inar Etxeberria, Eneko Galartza, Aimar García, Irati Irigoien, Intza Iturrioz, Enaitz Larrion, Amets Maiza, Aitana Mendoza, Iker Mintegi, Alea Orabengoa, Izadi Reparaz, Txomin Rubio, Ainhoa Rubio, Alejandro Santano eta Joseba Uribe.