Urte berria, gazte politikak indartuak ote

Altsasuko Udal Gazteria Zerbitzua 2017ko urt. 13a, 08:11

kolaboratzaileak

Oporrak eta festak amaitu dira, urte berri baten aurrean gaude eta lanera zein ikastera bueltatu gara. Garaia egokia da urte osorako ilusioak, proposamenak eta plan berriak zehazteko. Horrela, Udaleko Gazteria Zerbitzua ere 2017ko plangintza buru belarri prestatzen ari da. Plana ez da uneko ekintza bat, prozesu iraunkor bat baizik. Dena dela, hilabete hau plana zehazteko une aproposenetariko bat da, batetik iazko betebeharrak, hau da, egin duguna, baloratzen dugulako eta era berean etorkizuneko ildoak finkatzen ditugulako.

Planak, azken finean, Altsasuko Udaleko Gazteria Arloak zehazten dituen politikak islatzen ditu, zerbitzuak dituen giza zein baliabide ekonomikoak, eta dituen ekipamendtu eta materiala kontuan hartuta. Era berean, zailtasunak kontuan hartuta eta batez ere ditugun aukerak eta sendotasunak aprobetxatuz.

Gustatuko litzaiguke aurtengo plana oso parte-hartzailea izatea. Hau dela eta, gure ideiak zeintzuk diren aipatuko dizkizuegu, noski, beti malguak eta irekiak direnak, zuen erakarpenen zain. Programek ondoko gaiekin zerikusia dute: formprestakuntza enpleguari lotuta, parte-hartzea, sozioekonomia eta ingurumen heziketa, sexualitatea, euskara, hezkidetza, piperoak, interkulturalitatea, Erasmus+, teknologia berriak, Gu Geu Gazte programa (ahalmen bereziak dituzten gazteak), aisialdia, gelak eta materiala uztea; urtebetetzeak, merendolak eta afariak egiteko aukera, ikasteko eta musika entseguak egiteko aukera, ziber gela eta abar.
Plangintza honek, gazteek dituzten zailtasunak zein arazoak ez dituela konpontzen jakitun gara, baina ziur gaude lagungarria dela herriko gazteen parte-hartzea indartzeko eta baita bizitza kalitatea hobetzeko ere.

Gazteen parte-hartzeak itzaleko garrantzia eta balorea dauka. Horrexeagatik eskertuko genizueke, zuen, gazteen proposamenak jasotzea. Bai beste programa motei buruzkoak, bai ekintza konkretuei buruzkoak, plana zuen beharren eta iradokizunen arabera ahalik eta egokien garatzeko asmoz. Horretarako, jarri gurekin harremanetan: WhatsApp (608 617 7778  eta 948 564 785 // intxostiapunta@altsasu.net eta gazteria@altsasu.net.