Hainbat altsasuarrek militar taldea ikusi dute gaur goizean. Goraino kargatutako 15eko talde bat Sakanako Autobia (A-10) zubia pasatu eta bargarantz jo du. Espainiako Gobernuaren Nafarroako ordezkaritzak baieztatu digu “eskualdean ariketa militarrak egiten ari direla”. Gaineratu dutenez, ariketa horiek “dagokion unitatearen instrukzio programaren barruan daude”. Militarrak Sakanan ariketak egin zituzten azken aldia 2015eko irailaren 15ean izan zen. Orduan Lakuntzara autobusez iritsi eta handik Aralar aldera jo zuten.