Emakumezkoen Altsasu, erremontatzen

Guaixe 2017ko urt. 19a, 11:58

Emakumezkoen erregional maila. 13. Jardunaldia: Altsasu 2 – Nafarroako Unibertsitatea 0

Erregional mailako emakumezkoen ligan aurten debutatu dute Altsasu taldeko neskek. Maila gogorra da eta Altsasuri kosta egin zaio kategoriari maila hartzea. Baina badirudi lortzen ari direla, azkeneko bi partidak irabazi baititu Altsasuk. Asteburuan, esaterako, Nafarroako Unibertsitateko taldeari 2 eta 0 irabazi zion Altsasuk.

Osasuna da liderra, 34 punturekin, eta Altsasu sailkapenean gora egiten ari da, pixkanaka. Egun, Altsasu 10. postuan dago, 12 punturekin.