Hiri-dantza ikasteko aukera

Guaixe 2017ko urt. 19a, 15:08

Altsasuko Intxostiapunta gazte guneak hiri-dantza ikastaroa hartuko du hileko azken asteburuan. Leire Cotor koreografoa eta Ethan Lopez B-Boy ezagunak etorriko dira hilaren 28an eta 29an, larunbatean eta domekan. Saioak 17:00etatik 20:00etara izanen dira. Haiekin hiri-dantzan trebatu nahi dutenek 948 564 785 telefonoan edo intxostiapunta@altsasu.net e-postan eman dezakete izena. 7,5 euro ordaindu beharko dira.