Autonomoaren planaren aurkezpena

Guaixe 2017ko urt. 20a, 09:15

Nafarroako Enplegu Zerbitzuak, Cederna-Garalurrekin batera, Nafarroako Lan Autonomoaren Plana, 2017-2020ren aurkezpena prestatu dute gaurko. 57 neurri biltzen ditu planak, langile autonomoaren lan baldintzak hobetu, lan autonomoa sustatu eta egonkortzeko izan daitezen. Gaurko aurkezpenena, besteak beste honakoak aztertuko dira: krisiaren eragina, administrazioendako dituzten eskaerak, beharrak eta gabeziak, autonomoen elkarteek nola eragin dezaketen, plana nola aberastu daitekeen eta beste hainbat gai landuko dira aurkezpenaren akaberako solasaldian.