Altsasuk hiru puntu ekarri zituen Antsoaindik

Guaixe 2017ko urt. 23a, 11:30

Erregional maila. 15. jardunaldia: Gazte Berriak 1 – Altsasu 2

Antsoainen jokatu zuen Altsasuk, Gazte Berriak taldearen kontra. Egia esan, Gazte Berriak taldeak aukera gehiago izan zituen, baina ez zituen aprobetxatu eta hiru puntuak Altsasura joan ziren. Gazte Berriak taldearen defentsa akats baten ondoren sartu zuen Javierrek Altsasuren lehen gola. Gazte Berriak taldeak bana berdintzea lortu zuen, baina bigarren zatian Jokinek, penaltiz, Altsasuren garaipen gola sartu zuen.

San Jorge da erregional mailako lehen multzoko liderra (33 puntu). Altsasu seigarrena da (17 puntu). Asteburuan Altsasuk Lekunberriko Beti Kozkor taldea hartuko du, Dantzalekun.