Dantzaleku Sakanarekin Zadorraren iturburura

Guaixe 2017ko urt. 26a, 10:42

Igandean, 8:30ean, Altsasuko autobus geltokian

Dantzaleku Sakana klubak mendi irteera antolatu du iganderako. Muniaingo hariztitik aterata, Zadorra iturburura eta Okarizeko Peña Rojara (1.067 m) txangoa egitea da asmoa, atzera ere Muniainera jaisteko. 12,3 km inguruko buelta ederra da, zailtasun ertainekoa.

Hitzordua goizeko 8:30ean jarri dute, Altsasuko autobus geltokian. Han autoak antolatuko dituzte, Muniainera joateko. Norbaitek informazio gehiago nahi badu, ondoko telefonoetara hots egin dezake: 636 441 796 (Zapa) edo 659 561 873 (Polentzi).