Hiru gazte auto istripuan zaurituta

Guaixe 2017ko urt. 25a, 13:29

Anbulantzia errepidean zain, zaurituak autotik ateratzeko zain. Argazkia: @BomberosNavarra

Aralarko monasteriotik Baraibarrera zihoala, auto bat errepidetik atera eta zuhaitz baten kontra jo zuen. 19:20 aldera izan zen, 6.75 km puntuan. Auto barruan  19 eta 22 urte arteko gazte altsasuar zeuden. Haietako bik zauri larriak izan zituzten eta beste batek arinak (gidaria). Suhiltzaileek haietako bat autotik atera behar izan zuten. Hirurak Iruñeko ospitale gunera eraman zituzten anbulantzian. Ezbeharra Foruzaingoak ikertu zuen.