Udalak hiru udaltzain plaza aterako ditu

Guaixe 2017ko urt. 26a, 08:32

Gaur egun Udaltzaingoa bi agentek eta bi laguntzailek osatzen dute. Astelehenetik ostegunera goiz eta arratsaldez ari dira eta ostiral, larunbat eta domeketan, berriz, goizez soilik.

Altsasuko alkate Javier Ollo Martinezek jakinarazi digunez, aurtengo aurrekontuak eta plantilla organikoa onartu ondoren, Udaltzaingorako hiru agente plaza betetzeko deialdia eginen du udalak. Prozedura berria izanen da, izan ere, duela urte batzuk Altsasuko Udalak eta beste udal batzuk onartutako deialdiak deuseztatu zituen Nafarroako Gobernuak. Ollok jakinarazi du plantilla aurki aurkeztuko dutela plenoan. Aurrekontuen zirriborroa gainontzeko taldeekin eztabaidatzen ari direla jakinarazi du eta han hiru lanpostu horiendako diru-saila jasoa dagoela jakinarazi digu alkateak.

2016ko datuak  
Jasotako telefono deiak 2404
Gizarte-kultur arloko probetan parte-hartzea 54
Trafiko gaietan parte-hartzea 295
Abereekin zerikusia duten gertakariak 111
Familia eta auzokide kasuetan esku-hartzea 456
Trafiko istripuak 41
Salaketak (lapurreta, galtzea, emateak, ondasunari kalteak) 206
Zaratek sortutako kexak (sonometriak) 16
Jabeei galdutako objektuak bueltatzea 161
Tabernekin zerikusia duten gaietan esku-hartzea 29
Azoka, festa, feriak eta bestelako jaietako jardunak 192

 

Isunak    
Zergatia Kopurua Dirutan
Trafikoa 224 20.070,00
Animaliak 12 1.950,71
Hondakinak 1 30,00
Merkataritza 4 750,01
Osasuna 1 225,00
Tabernak 1 30,00
Guztira 243 23.055,72

91.356,5 euro
Guztira diru hori biltzen du  Udaltzaingoak. Azokan postua jartzeagatik zoru publikoaren okupazioagatik egiten den diru-bilketaz arduratzen da. Haren bidez 23.025,94 euro jaso dira. Ostalaritzako terrazengatik 13.802 euro biltzen ditu udaltzaingoak eta kamioien aparkalekuko plazen alokairuagatik 7.590 euro. Azken horren inguruan alkateak jakinarazi du atea berritu beharra dutela.

Udaltzaingoaren egiteko orokorrak:
Pasabideen kudeaketa eta kontrola, eta dagokionean ibilgailua erretiratzea.
Azokaren kudeaketa eta kontrola.
SOS Nafarroarekin eta menpeko beste erakundeekin elkarlana.
Galdutako eta utzitako animaliak jaso, zaindu eta ematea.
Trafikoa kudeatzea ikastetxeen irteeretan, kirol probetan, kultura ekitaldietan, kontzentrazioetan… Industrialdeen eta aldirietako auzoen kontrola.
Udal ordenantzen betetzea bermatu.
Galdutako objektuen kudeaketa eta kontrola.
Ezgaitasun, txakurren eta pistetako txartelen kudeaketa eta kontrola.
Osasun etxearen kontrola eta zaintzako medikuari eta erizainari laguntzea
Trafiko seinaleztapenaren antolakuntza eta kalteen kontrola.
Sonometria zerbitzua, alkoholemia, lehen arretak, kaletik ibilgailuak kentzea eta dokumentazioa jasotzea.