Altsasuko Krosserako izena ematea zabalik

Altsasuko Krosserako izena ematea zabalik

Otsailaren 19an jokatuko da, Dantzalekun, bi distantziatan (4 km eta 8 km)

Dantzaleku Sakana taldeak, Sakana Triatloi taldearekin XXII. Altsasuko Krossa antolatu du otsailaren 19rako, 12:00etan. Bertan, federatuek eta federatu gabekoek hartu dezakete parte. Federatutakoek probaren egunean bertan eman ahalko dute izena baina federatu gabekoek aurretik eman beharko dute izena www.kirolprobak.com web gunean, antolakuntzak aseguruak eta beste lotzeko. Probak “Etxera, Altsasukoak Aske” ekimenarekin bat egin du eta Altsasuko auzipetuei eta atxilotutakoei babesa eta laguntza ematea du helburu.
Korrikalari ahalik eta gehienak erakartzeko, bi distantzien artean aukeratu ahal izango da: 4 km edo 8 km.

www.kirolprobak.com
Altsasuko Kroserako izena emateko. Prezioa: 10 euro.