Javier Belasko Portugaleteko argazkilariari gaztetan sortu zitzaion irudiak hartzeko zaletasuna. Euskal Herriko kulturarekiko interesak lurraldeko inauterien argazki erakusketa egitera eraman du: Euskal Herriko inauteriak tantaka. Gure geografian barna diren ihote ospakizunen jarraipenaren fruitu dira erakusketako argazkiak, bilduma bizi, denboraren joanean irudi berriak gehitzen dituena. Magiaz eta kolorez beteriko irudi sorta ikusgai izanen da Iortia kultur gunean.