Txerri-hilketa La Encina elkartean

Guaixe 2017ko urt. 27a, 11:04

Garai bateko txerri-hilketa biziberritzeko aukera izanen du edozeinek La Encina elkartean bihar. Garai batean hildako txerria nola zatikatzen zen eta gero harekin txorizoak, odolkiak, saltxitxoia, pintxotxoak, solomoa, urdaia eta bestelako produktuak nola egiten ziren gogoratu nahi duenak 11:00etatik aurrera dute aukera Altsasuko Extremadurako kultur zentroan. Osasun arrazoiengatik txerria hilda eramanen dute elkartera.

Erakustaldi horren aurretik elkarteko kideak Extremadurako erara prestatutako ogi-apurrak dastatuko dituzte. Eta eguerdiko lanak despeditu ondoren, extremadurar ohiko bazkaria izanen da: txitxirioak azarekin eta txerrikiarekin eta postrerako Extremadurako gozoak.