Altsasuk eta Beti Kozkorrek bina berdindu zuten

Guaixe 2017ko urt. 30a, 13:27

Erregional maila. 15. jardunaldia: Altsasu 2 – Beti Kozkor 2

Altsasuk eta Beti Kozkorrek Dantzalekun jokatu zuten partida lehiatua izan zen. Altsasukoak kontrakoen atera errazago iritsi ziren eta aukera gehiago izan zituzten. Horrela, 25. minutuan Nabilek Altsasuren lehen gola sartu zuen. Baina pozak gutxi iraun zuen, Beti Kozkorrek berehala berdindu zuelako. Bigarren zatian egoera berbera errepikatu zen. Gorkak Altsasuren bigarren gola sartu zuen, baina Beti Kozkorrek ez zuen etsi eta partida bukatzerako 10 minuturen faltan Lekunberrikoek berdintzea lortu zuten. Eta puntu banaketarekin despeditu zen lehia.

San Jorge da erregional mailako lehen multzoko liderra (36 puntu). Altsasuk seigarren postuari heltzen dio (18 puntu). Asteburuan, hain zuzen ere, San Jorge liderra izango du arerio Altsasuk, Iruñean.