Geroa Baik antolatutako hitzaldi batean parte hartuko du Manu Aierdi Nafarroako lehendakari-ordeak gaur: Altsasu eta Sakanaren alde egiten. Foru gobernuko kidearekin batera, koalizioak antolatutako hitzaldian Javier Ollo alkateak eta Nafarroako Parlamentuko presidente-orde Unai Hualdek hartuko dute hitza.