Altsasuko Gure Esku Dagok erabakitzeko eskubidea praktikan jarri nahi du eta herri galdeketa antolatu du garagarrilaren 18rako. Hura prestatu ahal izateko gutxienez altsasuarren %10en sinadurak jaso behar dituzte. Taldea horiek eta gehiago biltzeko lanean ari da eta hilaren 28ra arte asmo hori dute. Sinadura bilketa horri bultzada emateko larunbatean, 19:00etan, txotx berezia antolatu dute Foru plazan. Sagardoa dastatu eta galdeketari bultzada emateko sinatzera hurbiltzeko gonbidapena luzatu du Altsasuko Gure Esku Dagok.