Bikote ohitik urruntzeko agindua hausteagatik atxilotuta

Guaixe 2017ko ots. 6a, 09:29

Larrialdi zerbitzuan deia jaso zuten ostegunean: Altsasuko emakume batek poliziak bere etxera joatea eskatu zuen, bere bikote ohia kanpoko aldetik leihoak jotzen zegoelako eta oso asaldatuta zegoelako. Foruzaingoak jakinarazi duenez, patruila etxera iritsi zenean gizon bat etxeko leihoak indarrez jotzen eta irainka opatu zuten. Gizona identifikatu eta bikote ohiari hurbiltzeko Iruñeko 1. zenbakidun instrukzio-epaitegiak emandako debeku errekisitoria zuela ikusi zuten. Gizona atxilotu zuten, urruntze neurriak haustea delitua egotzita. Emakumeenganako Indarkeriaren kontrako Iruñeko 1. zenbakidun Epaitegiaren esku gelditu da auzia.

112
Larrialdi egoeran hots egin daitekeen telefono zenbakia.