Altsasuko Gure Esku Dago taldeko kideek herritarrei taldea lanean dagoela eta garagarrilaren 18an herri galdeketa eginen dela gogorarazi nahi diete. Horregatik, hilero jarduera bat antolatzeko asmoa dute. Otsailekoa larunbatean antolatu zuten eta Foru plazatik pasa ziren altsasuar guztiei txotx egiteko aukera eskaini zieten. Sagardoa edatera eskaintzearekin batera, Altsasuko Gure Esku Dagok herri galdeketa babesteko sinadurak jaso zituzten, “dexente” esan digutenez.
Otsaila bukaera bitartean ahalik eta sinadura gehien bildu nahi dituzte. Galdeketak aurrera egin ahal izateko Altsasuko erroldaren %10 jaso behar dute gutxienez. Bere sinadura eman nahi duten altsasuarrek Gure Esku Dago taldeko kideekin hitz egin behar dute. Bestela, Facebook sare sozialeko Gure Esku Altsasu profilaren bitartez harremanetan jar daitezke.